Funtzioak

Laborategi honek ekipamendu garrantzitsua dauka; esaterako:

Gidatze autonomora bideratutako teknologia duen autoa (garatzen)   

  • Zirkulazio-seinaleak ezagutzeko eta erreiak hautemateko sistemak      
  • Aurpegia ezagutzeko sistemak     
  • Ingurunearen 3D eta 2D analisiak egiteko kamerak eta lidara      
  • Oinezkoen, ibilgailuen eta oztopoen detekzio- eta mugimendu-aurreikuspena

Abangoardiako ekipamenduarekin hornitutako aretoa, teknologia ibilgailuan txertatzeko eta dagozkion baliozkotzeak egiteko beharrezkoak diren eragiketak gauzatu ahal izateko

Simulagailu bat, honako hauetarako:      

  • Ibilgailuen edota oinezkoen mugimenduaren datu sintetikoak sortzea     
  • Aurreko detekzio sistemen testak egitea, aldagaien sorta zabal bati erreparatuta; esaterako, gidatze-ingurunea (hirikoa edo hiriartekoa), klima-baldintzak eta argiztapen-baldintzak, egunez ala gauez den kontuan hartuta. 
     

Besteak beste geolokalizazioekin eta garraio-sareen informazioarekin lotutako datu kantitate handiak tratatzeko eta biltegiratzeko gordailua.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak