Vicomtech-IK4 MediaScape europar proiektuaren koordinatzailea da, komunikazio dinamikorako zerbitzuen sorkuntza, egokitzapen eta argitaratzea edozein gailu motatan ahalbidetzen duena.
01.10.2013
Irailaren 30 eta urriaren 1 eta 2an Vicomtech-IK4n proiektuaren hasiera-bilera ospatuko da, bertan Alemania, Erresuma Batu, Frantzia, Norvegia eta Espainiako kideak izango direlarik.
Proiektuaren helburua telebista, ordenagailua eta telefonia mugikorraren unibertsoen arteko lotura erraztea da gailu ezberdinen arteko edukien emate eta sinkronizazioa denbora errealean egiten duen ebazpen estandar baten bidez. World Wide Web Consortium (W3C)-arekin egindako elkarlanari esker eta HbbTV eta YouView-ren parte-hartzeari esker, MediaScape proiektuak zerbitzu berrien sorkuntza ahalbidetuko du. Zerbitzu horiek Europako erabiltzaile askorentzako komunikabideen edukien irudikatzeko erabiltzaile- eta gailu-anitzen esperientzia definituko dituzte. Honela zerbitzu kontzeptu berrien eta negozio eredu berrien gauzatzea modu interoperable eta arautu batean sustatuko delarik.
MediaScape proiektuak erabiltzaile-anitzeko eduki aurreratu konektatuen zerbitzuen garapenerako oinarriak finkatuko ditu, HTML5 paradigman arautu eta integraturiko ikuspuntuari esker.
Irakurri gehiago: bit.ly/1fqCS80