XIX Aste Europarra – I+G+b-ren Kudeaketarako Sistemak Jardunaldia
06.11.2013
Datorren azaroaren 8an I+G+b-ren Kudeaketarako Sistemak jardunaldia ospatuko da XIX Aste Europarra dela eta. Ekitaldia GAIKER-IK4 zentroaren egoitzan (Bizkaiko Teknologia Parkea, 202. eraikina, 48170 Zamudio) izango da 10etatik 13etara.
Vicomtech-IK4ko Estrategia Antolakuntza Zuzendaria den Edurne Loyartek bertan parte hartuko du “ISO 9001etik UNE166002ra: Kudeaketa Sistema baten orientazioa jarduera berritzailearen hobekuntzara” izeneko hitzaldiarekin. Ekitaldian ere izango dira:
- Juan Carlos Morla: “Berrikuntzaren Kudeaketa Sistemak: I+G+b Prozesuen Hobekuntzarako Tresnak”.
- Jon Kepa Izaguirre: “Konkurrentzia baino azkarrago eta hobeago berritzeko arrakasta faktoreak”.
Informazio gehiagorako: bit.ly/1hwJwp3
Harremanetarako: Nekane Sadaba, eventos@gaiker.es