Ubertitles-ek azpitituluak era azkar, erraz eta automatikoan sortzen ditu

02.05.2014

Ubertitles teknologi enpresak tresna berri bat atera du merkatura bideoen azpitituluak era azkar, erraz eta automatikoan sortzeko. Beraien bazkide teknologikoa Vicomtech-IK4 da, eremu honetan oso ikerketa zentru aditua.

Zerbitzua probatzeko, www.ubertitles.com webgunean izena eman behar duzu, zure bideoa igo eta gainontzekoaz Ubertitles arduratuko da. Prozesua oso erraza eta azkarra da. Erabiltzaileak bideoaren transkripzioa ematen badu, azpitituluak berehala eta automatikoki sortuko dira. Azpititulu zerbitzu bat eskeintzen da transkripziorik ez duten erabiltzaileentzat ere.

Ubertitles-ek ez du prezio finkorik ez eta lizentziarik. Erabiltzen den bakoitzean ordaintzen da (0,59€ subtitulatutako minutu bakoitzeko). Vicomtech-IK4-ko erabiltzaileek 50 minutu debalde izango dituzte. Hortarako, beharrezkoa da Ubertitles-en webgunean izena ematea eta vicomtech@ubertitles.com–ra email bat bidaltzea.

Argibide gehiago: www.ubertitles.com

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak