Paraplegikoen Ospitale Nazionala eta Irisbond-en arteko lankidetza-hitzarmena
21.11.2014
Gaztela-Mantxako gobernuak kudeatzen duen Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalak eta Irisbond-ek, zeinen kide teknologikoa den Vicomtech-IK4, lankidetza-hitzarmena adostu dute. Honen arabera, Irisbond-ek ekipo bat utziko dio bizkarrezur-muineko lesioan espezializatua dagoen zentroari bere pazienteek erabili dezaten.
Sistema honi esker, mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonek ordenagailu baten ohiko funtzioetara (Interneten nabigatu, testuak idatzi, emailak edo whatsapp-ak bidali, musika entzun, besteak beste) sartzea izango dute beraien begiak mugituz.
Irisbond enpresak komunikazio lagundutako teknologietan oinarritutako sistemen garapena du helburu, Eye Tracking-a adibidez, sektore ezberdinetara aplikatuta: desgaitasuna, integrazio industriala edota zientzia-aplikazioak.
Informazio gehiago: http://bit.ly/1p4UMmi