Bideo artxiboen bilaketa eta analisirako plataforma berritzailea sortu du SAVASA proiektu europarrak

14.11.2014

FP7aren SAVASA proiektuaren liderra Ikusi izan da, Europako Batzordeak finantzatu du eta 30 hilabetetan zehar lan handia egin ondoren, arrakastaz amaitu da.

Proiektu honetan Ikusi-z gain Vicomtech-IK4 eta nazioarteko beste 9 kidek hartu dute parte. Ordenagailu bidezko ikusmeneko eta bideo berreskuratze eta analisi semantikorako azken joerak erabili ditu proiektu honek bideo artxiboen bilaketa plataforma bat sortzeko, bilaketa semantikoak urruneko eta interoperableak ez diren bideo artxibo ezberdinetan egitea uzten du.

SAVASAk Europa mailako azken erabiltzaile aditu talde baten parte-hartze garrantzitsua izan du. Hauek teknologia hauen egungo eta etorkizuneko betebeharren definizioan lagundu dute hiritarren segurtasuna hobetzeko, hauen pribatutasuna bermatzen den heinean. Hori dela eta, proiektuak araudi zorrotza betetzen du askatasun, segurtasun eta justiziaren babesari dagokionean eta etika eta segurtasun kontuetan adituek abalatzen dute.

Informazio gehiago: http://www.savasa.eu/http://bit.ly/1yQlorB

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak