Vicomtech-IK4k FLL Euskadi 2014 taldeei prestakuntza-saioa eman die Innobasquerekin elkarlanean
11.11.2014
Azaroaren 4ean Vicomtech-IK4n, Innobasquerekin elkarlanean, prestakuntza-saioa egin zen Euskadiko FLL (FIRST LEGO League) taldeekin. Sei hezkuntza zentroetako 106 ikaslek eta irakaslek parte hartu zuten. Saioan Vicomtech-IK4ko Ordenagailu bidezko Grafikoak eta Elkarrekintza saileko ikertzaileek Konputazio Emozional, Pertsonai Birtual, Errealitate Areagotu, Adimen Artifiziala eta Bideojokoen 3D-Postprodukzioan eman diren azken aurrerapausoak trebakuntzara aplikatuta erakutsi zizkieten gazteei. Gazteek, gainera, zenbait garapen teknologiko probatzeko aukera izan zuten.
FIRST LEGO League-a Innobasque “Berrikuntza Eskola”ren barruan dagoen ekintza da. Ikasgelaz kanpoko ikaskuntza-programa da, someran erabiliz, taldearen eta era suspergarrian gazteak (10-16 urte bitarteko ikasleak( zientziara, teknologiara eta berrikuntzara erakartzeko programa. Helburua ondo pasatuz heztea da, horretarako zientzia-proiektu bat gauzatuz, Lego Mindstorm robota diseinatu eta programatuz eta FLL balioak erakutsiz (talde-lana, lankidetza, berrikuntza, inklusioa, etab.). Badira 3 urte Vicomtech-IK4k Innobasquerekin lan egiten duela gazte-talde hauen prestakuntzan.
Informazio gehiagorako: http://www.firstlegoleague.org/, http://web.innobasque.com/eu#.VFySismOqLU, http://bit.ly/1zUatR0