EIKEN ikus-entzute klusterra
29.06.2005
Orain arte EIKEN-ek ikus-entzunezko merkatuko 45 enpresa biltzen ditu. Klusterrak ondoko helburuak bete nahi ditu: alde batetik, sektoreari nortasuna eman eta merkatu aldakor batean lehiatzeko beharrezkoa den kolaborazioa sortuko duen bateratze elementu bat eskeintzea.
Bestetik, sektorearen eboluzioan parte-hartze aktiboa edukitzeaz gainera, baliabide tekniko berrienak erabiltzea ikus-entzunezko sektorearen lehiakortasuna nazioarteko mailan sustatzeko eta erreferente teknologiko bihurtzeko.
Azkenik, EIKEN-ek eusko ikus-entzunezko sektorearen transformazioaren parte izan nahi du agente ekonomikoekin elkarlanean arituz.