Vicomtech-IK4-k sari europear bat jaso du osasun arretaren ekoizpena eta eraginkortasuna handitzeagatik
20.04.2015
Vicomtech-IK4 teknologi zentruak bere lana, saiakuntza eta know-how teknologikoa saritua ikusi du ITEA Excellence Award 2015 saria jaso duelarik Mediate Proiektuaren bazkideekin batera. Software sistema eta zerbitzu intentsibo arloko proiektu berritzaileak bermatzen dituen erakunde europear bat da. Proiektu hauek europear industria lehiakorren (automobilgintza, osasuna eta sektore aeroespaziala) berrikuntzarako funtsezkoak dira.
Vicomtech-IK4-k, partzuergo osoarekin batera, “Business impact” mailan osasunari buruzko Mediate proiektuarengatik jaso du saria.
Sari hauen helburua, europear elkarlanaren emaitza bezala lortu diren maila tekniko altuko kontribuzioen adibideak nabarmentzea da. Aurten ITEA sariak negozio eta estandarizazioaren inpaktuan oinarriturik egon dira.
ITEA Cluster Eurekaren programa da, europear lehiakortasuna hobetzeko teknologien garapenerako industriak bultzatutako ekimen estrategikoez osaturik.
Informazio gehiago: Prentsa Oharra ikusi