Oihana Otaegui, Garraio-Sistema Adimendunak eta Ingeniaritza saileko Zuzendariak Galileo Masters Lehiaketaren (ESNC 2015) eskualdeko  aurkezpen eta hasieran parte hartuko du

23.04.2015

Ostiralean, Apirilaren 24ean, Donostiako Parke Teknologikoan   Galileo Masters Lehiaketaren (ESNC 2015) eskualdeko aurkezpena eta hasiera ospatuko da. Jardunaldi honetan, alde batetik, Galileo Master ideia lehiaketari hasiera emango zaio, eta lehiaketako eskualdeko sariak eta sari bereziak jakinaraziko dira, eta bestetik, Europako Batzordeak Europak finantzatutako programak eta negoziorako aukerak aurkeztuko ditu.

Oihana Otaeguiren parte-hartzea, Argus proiektuaren koordinatzaile bezala, 2012ko lehiaketan saritua suertatu zena, proposamenak prestatzeko gakoak eta lehiaketan aukeraketa egiteko irizpideak ematean datza.

Galileo Masters ekimena 2004. urtean sortu zen Bavarian , Galileo satelite europarraren bidezko kokatze merkatuan aktibitatea sustatzen duten aplikazio berritzaileak sortzeko eta garatzeko bizigarri bezala.

Urteotan lehiaketa sendotu egin da eta,eta nazioarteko aditu teknikoen eta nabigazioan teknologia aurreratuak dituzten herrialdeen eta kokapenean oinarrituriko aplikazioen (LBS) trukerako munduko sare batean bilakatu da. Sare hau industriaren beharrei bideraturik dago eta herrialde kideekin batera, azken urteetako berrikuntzen produktu eta zerbitzu askoren aplikazio azkarra bermatzen du.

 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak