Gocardio, bihotz-errehabilitaziorako sistema mugikor bat

08.05.2015

IK4ko Vicomtech eta CEIT teknologia zentroek, Biodonostia osasun ikerketa zentroa eta Hospital Universitario Donostia-OSI Donostialdea, Bilbomática, STT eta IXYS enpresekin batera, sistema berritzaile bat garatu dute ospitaletik kanpo pertsonek bihotz- errehabilitazioa erraz egin dezaten. Horretarako gaixoek irizpide batzuk bete behar dituzte eta ospitaletik kontrol telematikoa izango dute.  

Sindrome koronario akutua edota bestelako bihotzekoak jasan dituzten pertsonen bihotz-errehabilitaziorako diseinatutako sistema da. Mundu osoan, bihotz gaixotasun hauen prebentziorako eta tratamendurako kostua 47 bilioi dolarrekoa izango dela aurreikusten da hurrengo 25 urteetarako. Horregatik ezinbestekoa da ikerketa eta garapena gai honetara zuzendurik egotea.

Horrela, sistema berri honek, GoCardio izenekoa, bihotz-errehabilitazioan monitoretza hobetzeaz gain, gaixo bakoitzarekin erlazionaturiko osasun kostuak murriztu ditzake.
Bihotzekoa jasan duten pertsonek errehabilitazioa ospitalean egin behar dute eta ondorioz, astean behin baino gehiagotan ospitalera joan behar dute. Gero, etxean errehabilitazioarekin jarraitzen dute medikuaren ikuskapenik gabe.

Sistema honen emaitza nagusia gaixo talde konkretu batek ospitaleko kontrol telematikoarekin bihotz-errehabilitaziorako ariketak kanpoan egin ahal izatean datza. Gainera, sistema hau, lan edo familia arazoak direla eta ospitalera joateko zailtasuna duten gaixoentzat lagungarri izan daiteke.

Informazio gehiago

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak