Basque eTourism Day, Otsailaren 4ean, Bizkaia Aretoa
14.01.2016
Otsailaren 4ean “Basque eTourism Day” ospatuko da: ENTER 2016 programaren barne izango den nazioarteko jardunaldi bat. Jardunaldi hau Bilboko Bizkaia Aretoan otsailaren 2tik 5era ospatuko da.
Zientzia, akademia, enpresa eta administraritza munduko adituentzat nazioarteko mailako foru bat da, non turismo munduari buruzko informazioaren eta komunikazioaren teknologien berrikuntzak eta aplikazioak eztabaidatuko diren.
Aurten, 23. jardunaldi honetako izenburua "eTourism: Empowering Places" izango da.
"Basque eTourism Day" jardunaldian zehar Smart Destination eta eTourism Marketing gaiei buruz hitz egingo den eztabaida-taldeez gain, showroom bat ere izango da non aplikaturiko teknologiarekin erlazionaturiko produktuak aurkeztuko diren.
Segittur, DFRC, Universitat de Barcelona, Tecnalia, Vicomtech-IK4, Iberia, European Travel Commission, Turiscopia, etab. bezalako erakundeek parte hartuko dute saioan, erakustaretoan ikusi ahal izango diren interes handiko produktu eta proiektu kopuru handiarekin.
Jardunaldi hau International Federation for Information Technology and Travel and Tourism (IFITT)-ek antolatua izango da, Basquetour, Bilbao Turismo, Diputación Foral de Bizakia, Tecnalia, Universidad de Deusto eta Vicomtech-IK4-ren laguntzarekin batera.
ENTER konferentziaren informazioa: http://www.enter2016.org/