Web mapei adimena emateko aurrerapen garrantzitsu bat
21.01.2016
Javier Lozanok (Vicomtech-IK4-eko Digital Media sailaren ikertzailea) orain dela gutxi bere tesia defendatu du "Ikaste ikuskatu eraginkorra eskala handiko datu geoespazialen azterketarako" .
Vicomtech-IK4-ko Javier Lozanok garatutako eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekaitz Zulueta doktoreak eta Vicomtech-IK4-ko Marco Quartulli doktoreak zuzendutako lan zientifiko honek aurrerapen garrantzitsu bat ekarri du ikaste automatikoaren tekniken integrazioan web bidezko mapa eta datu teledetekzio zerbitzarietan.
Sistema honek erabiltzaile batek mapa tematiko batekin egiten dituen bilaketetara erantzuten du, aireko kamera baten bidez egiten diren bereizmen handiko irudiez osaturik dagoen mapa batean.
Honela, erabiltzaile mota ezberdinek, teledetekzioari buruzko ezagutzarik gabeko pertsonak barne, mapa eguneratuak sortu ditzakete, adibidez ondorengo gaiekin erlazionaturik: hazten ari diren hiri-eremuekin, ingurumen kalitatearen hondatzearekin eta desertifikazio prozesuekin.
Tesian elementu ezberdinak bateratzen dira: ikaste automatikoaren teknikak, mapa zerbitzariak eta erabiltzailearen interakzioa sistemarekin ahalbidetzen duten sistemen garapena.
Doktorego tesiaren garapenean, big datari bideraturiko garatutako plataformaren hurbilketa bat egin da, honela, natura kontinentaleko edo orokorreko arazoen aurrean, bere bidegarritasuna eta bere portaera ebaluatuz.
Lan honen bidez, ikaste automatikoa web zerbitzarietan integratzeko helburua lortu da lehenengo aldiz.