Vicomtech-IK4-ek neurokirurgia funtzionala aurrera eramateko sistema birtual baten garapenean parte hartzen du
24.09.2015
DIVINE proiektuaren helburua neuro kirurgialariei epilepsiari buruzko kontsultarako, entrenamendurako eta neurokirurgiako ebakuntzen planifikaziorako tresna aurreratu eta erabilerraza eskaintzea da. Sendagaiek gaixoen atakeak gutxitzea lortu ez dutenean, ebakuntza beharrezkoa izaten da. Ebakuntzaren beharretako bat akearen fokua identifikatzea da eta hau modu ezberdinetan egin daiteke: proba kognitiboetatik hasita neurketa elektrodoak ezarri arte, kasuaren zailtasunaren arabera. Prozedura honen emaitzak gaixoaren tratamendua zehazten du, ablazioa edo elektro-estimulazioa eginez atakeen jatorria den garun-aldea galarazteko. Egun badaude era ikuskatuan elektrodoak ezartzea ahalbidetzen duten kirurgia-robotak. Baina plangintza atazak ez ditu fokuaren kokatzea ahalbidetzen duten tresna aplikatiboak, honela odol-hodien hausturarengatik gertatzen diren isuriak saihesteko. Gainera, ebakuntza hauek oso gutxi egiten dira neurokirurgialarientzat plangintzak duen zailtasuna dela eta. Ibilbideen identifikazioan aurreratua den tresna honek osasun profesionalentzat onura handia dakar, izan ere modu arinean profesionalen artean kasuak partekatzea ahalbidetzen du.
Vicomtech-IK4-ek web-tresna grafiko interaktiboetarako bere gaitasunak areagotzeaz gain, kirurgia-planifikazioan lortutako ezagutzak finkatzen ditu eta neurokirurgia alorrari ekiten dio.