Vicomtech-IK4 Bordelen urriaren 5etik 9ra ospatzen ari den ITS World Congress-en parte hartzen ari da

05.10.2015

Vicomtech-IK4-k  ITS World Congress -en stand batekin eta lau aurkezpen zientifikoekin parte hartzen ari da. Nazioarteko kongresu hau urtero ospatzen da eta Garraio Sistema Adimendunetan oinarritzen da. Urtero, txandaka, Europan, Asian edo Amerikan ospatzen da. Aurten Bordelen urriaren 5etik 9ra ospatzen ari da eta bertan  nazioarte mailako GSA-en industriako 10.000 ordezkari bilduko dira. Hauen artean, GSA-etan adituak, profesionalak, sektore publiko eta pribatuko liderrak, akademikoak, ikertzaileak, ingenieriak eta ikasleak egongo dira.

Vicomtech-IK4-ren partaidetza  bi modutan ematen ari da, alde batetik, denbora errealean egiten ari diren demoak, simulagailu bat barne, eta hiru aurkezpen zientifiko, ondorengo izenburuekin: "Embedded platforms for computer vision-based advanced driver assistance systems: a survey", "Semi-automatic tracking-based labeling tool for automotive applications" eta "Robust real-time driver drowsiness detection system for heterogeneous lightining conditions"  Marcos Nieto doktoreak aurkeztuta eta aurkezpen bat gehiago Seán Gaines-ek, Vicomtech-IK4-eko Nazioarteko Proiektuen Zuzendariak, aurkeztuta, Big Data Europe-k antolatutako lan-saioan  "BigDataEurope Workshop on Smart, Green and Integrated Transport", ibilgailuen sentsoreek sortzen dituzten datuak nola kudeatu azalduko duelarik.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak