Cloud-LSVA: hodeiean eskala handiko bideoen analisia
03.03.2016
Cloud-LSVA proiektuaren hasiera-bilera Dublinen urtarrilaren 27tik 29ra ospatu da. Cloud-LSVA proiektuak goi mailako nazioarteko enpresa eta erakundeak biltzen ditu: CEA LIST, Dublin City University, Intel, ERTICO, IBM, Intempora, TASS, TomTom, Technical University of Eindhoven, University of Limerick, Valeo, eta Vicomtech-IK4, proiektuko koordinatzaile bezala.
Cloud-LSVA-aren helburua, software tresnen eta petabyte eskalako bideo datasetak anotatzeko hardware plataformen gabezia konpontzeko Big Data teknologiak sortzea da, automobilgintzan zentratuz. Objektuen, gertaeren eta eszenen oharpena ezinbestekoa da ikuspen artifizialeko teknikak entrenatu eta testeatzeko, hauek Gidariarentzat Laguntza Sistema Aurreratuen eta Nabigazio Sistema modernoen funtsa izanik. Gaitasun honek oinarri iraunkor bat ezartzea ahalbidetuko du automobilgintzaren Big Data-ren Teknologiak sustatzeko.
Ikerketa eta berrikuntza proiektu hau, Vicomtech-IK4-ek lideratua, urtarrilaren 2016ean hasi da eta 36 hilabete iraungo ditu. Cloud-LSVA proiektuak Europar Erkidegotik diru-laguntza jaso du Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntzaren programaren barne, 688099 diru-laguntzaren hitzarmen zenbakiarekin.