Sarikik eta Vicomtech-IK4k ingurune industrialerako 3D-ko neurketa teknologia garatu dute
12.04.2016
Vicomtech- IK4-k 3D-ko metrologia teknologia berri bat bultzatu du Industria 4.0-ren joeraren eskaerak gogobetetzeko. Teknologia honi esker, Sariki enpresak ikuskatze dimentsionalaren software aurreratu bat garatu du, non teknologia nonahiko eta denbora errealeko datuekin erlazionatzen den. Hau guztia, objektu baten 3 milio puntu aztertzeko eta 3D-n bere desbideratze dimentsionalak isladatzeko, honela profesionalei piezaren akabera bikaina, mikra mailako doitasunarekin ziurtatzen laguntzeko.
Honela, objektuaren forma atzematen duen eskaner laser bati esker, sistemak datuak hodeiera bidaltzen ditu eta piezaren diseinu originala kontuan hartuz, 3D-n bere azalera konparatzen du. Prozesu hau 3D web bisore baten bidez burutu daiteke edozein web nabigatzailearekin.
Gaur egun, software hau automobilgintzan erabiltzen ari dira, mundu mailako autoen ekoizpenean ia %8an muntatzen diren osagaien forjaketaren prozesua balioztatzeko.
Teknologia honen ezaugarria eta abantaila nagusia, sortzen duen datuen fluxua, konektatutako fabrika adimendu batean guztiz integratu daitekeela da, big data teknikak erabiliz, tresna analitikoen ezarpena ahalbidetuz. Honela, ekoizpen instalazioan sortutako datuak edozein fabrikazio ingururako balio handiko aktiboan bihurtzen dira.