Vicomtech-IK4k Europako “big data” osasun proiektu batean parte hartzen du

20.02.2017

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, BIOEF Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren bitartez, Europar proiektu batean parte hartzen du Europako sei osasun sistemek partekatzen duten big data plataforma bat garatzeko.

Europako Batzordeak 4,5 milioi eurorekin finantzatzen duen MIDAS izeneko proiektuan Euskadi, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Finlandia eta Arizonako estatuako (AEB) osasun sistemek parte hartzen dute, baita zenbait unibertsitatea eta zentro teknologikok ere, Vicomtech-IK4 besteak beste. Proiektuaren iraupena 40 hilabetekoa izango da.

Proiektuaren helburua osasunaren inguruan sortzen diren datu-base kopuru handiaz (erregistroak, aplikazioak, sare sozialak, etab.) baliatzea da. Datu horiek modu eraginkorrean prozesatzea eta elkarrekin lotzea teknikoki zaila delako jasotzen duten informazio tipologiagatik.

MIDAS proiektuak iturburu askotik informazioa ateratzeko teknologiak sortuko ditu, osterantzean elkarrekin aztertzeko osasun-agintaritzak osasun publikoaren inguruko erabakiak hartzerakoan lagunduko dien ezagutza lortzeko helburuarekin. Egun ez dago aipatutako iturburuekin aldi berean lan egitea ahal egiten duen plataformarik.

Vicomtech-IK4, kasu honetan, data hartzearen eta arkitekturaren arduraduna izango da. Horretarako iturburuen identifikazioa, datuen bateratzea eta integrazioa izango ditu ikuspegi. Vicomtech-IK4k ondorengo lanetan lagunduko du: algoritmoen garapenean eta dauden datuen analisien algoritmoen moldaketan, datuen pribatutasunaren zaintza bermatuz, osasun publikoaren politikaren definizio eta monitorizaziorako aginte-koadroen diseinu eta garapenean eta sistemen integrazio eta balidatze teknikoan.

Informazio gehiago Midas Project

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak