Vicomtech-IK4 “Hizkuntzaren Teknologien I Hackathon”ean parte hartzeko hautatua izan da
27.02.2017
Hackathon hau Red.es-ek antolatu du Informazioaren Gizartea eta Agenda Digitalarekin (SESIAD) elkarlanean Espainiak “4 Years From Now”-n duen pabiloiaren edizio berri baten baitan. Negozio osoko plataforma hau geroz eta handiagoa den startup teknologikoen komunitatea bultatzeko sortu zuen Mobile World Capital Barcelonak, gaur, otsailak 27, ospatuko dena eta aurrez aukeratutako 10 talderen partaidetza izango duena, Vicomtech-IK4rena besteak beste.
Online eta presentziazko lehiaketa edo ekitaldi honen helburua denbora laburrean hizkuntzaren teknologien aplikazioak garatzea da eta ondorengo funtzionaltasun zehatzetan oinarritzen da: Hizkuntza Naturalaren eta Itzulpen Automatikoaren Prozesatzean, partehartzaileen talentuaren, gaitasun tekniko eta sortzaileen identifikazioan, hizkuntzaren teknologien ikasketarako heziketa inguru bezala duen erabilgarritasuna, hizkuntzaren teknologien sektorearen gaitasunen hedapenean, taldeko lana sustatzean eta parte hartzen duten taldeen elkarlanean.
Vicomtech-IK4 Montse Cuadros doktoreak ordezkatu du eta ekitaldi honetarako prototipo bat erabili eta aurkeztuko du, epaimahai batek ebaluatuko duena eta Hackathon honetako irabazleak hiru saritan izendatuko dituena.
“Hackathon” hitza “hacker” (programatzaile) eta “maraton” hitzen arteko kontrakzioa da. Hasieran hitz honekin denbora mugatu batean software ebazpenak diseinatzeko programatzaileen edozein topagune aipatzen zen, non ondoren talde irabazleak saria jasotzen zuen.