Eduardo Carrasco doktoreak “I+G adinekoentzat Made in Euskadi” aurkeztu zuen AGING Bilbon

02.05.2017

AGING Bilbao ospatzeko apirilaren 24a aukeratu zen. Silver Economy deritzonaren inguruko ekimen berritzaile ezberdinen topaketa gunea da. Bertan adineko pertsona da protagonista, gizarte, osasun eta beharrezkoak diren zaintza mailan dituzten behar ezberdinak kontuan hartuz.

Eduardo Carrasco doktoreak, Vicomtech-IK4ko eOsasuna eta Biomedikuntza Aplikazioak saileko e-Health Ildo Teknologikoaren arduradunak, “I+G adinekoentzat Made in Euskadi” aurkeztu zuen. Aurkezpen hau Vicomtech-IK4k azken urteotan zahartzearen inguruan burututako I+Garen jarduera, produktu eta emaitzen laburpena izan zen.

Herrialde garatuak beraien historian zehar egondako erronka berri eta apartekoari aurre egin behar diote. Beraien gizarteen zaharkitze demografikoaren ondorioz, lehenengo aldiz, adinekoak gehiengoa izango dira gazteekin alderatuta eta, honela, familiak eta gobernuek erronka berriei aurre egin behar diete osasuna, zaintza eta aisiaren alderdietan.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak