Vicomtech-IK4k “NDT Teknologiak: Egungo Egoera eta epe laburrerako Aukerak” jardunaldian parte hartuko du
24.05.2017
Datorren maiatzaren 30ean IK4 Research Alliancek antolatutako “NDT Teknologiak: Egungo Egoera eta epe laburrerako Aukerak” jardunaldia ospatuko da CDTIren egoitzan Madrilen. Ekoiztutako produktuen pertsonalizazio, produktuen kalitate eta trazabilitate, eta ekoizpen kostu eta epeen murrizpenari dagozkion geroz eta zorrotzagoak diren behar industrialek bultzatuta dator jardunaldi hau.
Vicomtech-IK4ren aldetik Jairo Roberto Sanchez doktoreak, Industria eta Ekoizpen Aurreratua saileko ikertzaie nagusiak, egingo duen hitzaldia aurkeztuko da. “Ekoizpen inguruetan ikuskapen dimentsionalerako abiadura handiko berreraikuntza eta 3D metodoak” izenburuarekin 12:40etan egingo du aurkezpena.
Hitzaldi honetan kontaktu gabeko gainazaleko analisi eta kontrol dimentsionalerako mekanismoei buruz arituko da, hiru dimentsioko berreraikitze teknikak aplikatuz ikusmen artifizialean -egun interes handia eragiten ari direnak industrian malgutasuna, prozesatze abiadura edo analisi sakona bezalako metodoekin alderatuta dituzten abantailak direla eta.
Doako jardunaldia, Informazio gehiago eta izen-ematea.