Krisiaren osteko berpiztea, Europa indartsuago bihurtuz
SmartFactory.eu ren position paper-a, Vicomtechek itzulia eta hedatua
07.09.2020
Nola heldu COVID-19ren krisiari 4.0 industriaren Europako ikuspegi batetik?
SmartFactory.eu enpresak egindako "Rebirth out of the Crisis-Making Europe Stronger" dokumentu estrategikoak agerian uzten du industriaren eta Manufaktura Aurreratuaren sektoreak aurre egin behar dion erronka handia, Covid-19 krisiaren eragina dela eta. Dokumentu honetan 6 ekintza zehatz aurkezten ditugu erronka horri heltzeko.
Urte askoan Industria eta Manufaktura Aurreratuaren sektoreak erronka oso garrantzitsuei aurre egin behar izan die bere jardueran. Bezeroek linean eskaerak egin ditzakete orain, eta egun batzuen buruan jasotzea espero dute, asteak edo hilabeteak izan beharrean. Internetek produktuen pertsonalizazioa erraztu du, eta, horren ondorioz, industriak low-cost ekoizpeneko herrialdeetako masa-ekoizpena eskualdeetako ekoizpen-kateetara bideratu du, bezeroen eskari aldakorrei azkarrago erantzun ahal izateko. Garapen horiek azkartu egin dute produkzio teknologia eta estrategia malguagoen eta eraginkorragoen beharra. 4.0 industria – Europan asmatua – Teknologia berri aurreratuen konbinazio aberatsaren sinonimoa da; teknologia berri horiek lagundu egiten diote industriari hain azkar aldatzen diren egungo munduaren erronka horiei erantzuten.
Hala ere, Industria eta Manufaktura Aurreratuaren sektorea bere erronkarik handienari aurre egiten ari zaio 100 urtean: COVID-19ren krisia!
Krisi honek eragin sakona du bezeroengan ez ezik, mundu mailako manufaktura-industria osoarengan ere. Azken hamarkadetan, munduko ekoizpen-sareak estuki konektatu dira hornikuntza-kate luze eta konplexuei esker. Produktuak munduaren zati batean diseinatzen dira, hainbat herrialdetako hornitzaile sare batek ekoizten ditu (askotan lan kostu merkeagoekin), eta, azkenean, kopuru handietan ematen zaizkie merkatuei planetan zehar. Baina egungo krisiak argitara aterarazi ditu sare konplexu horien arazoak. Katearen hornitzaile edo esteka batek edo gehiagok huts egiten badute, kate konplexu horiek hautsi egiten dira, eta horrek emaitza oso kaltegarriak eta masiboak ekartzen ditu. Erronken konbinazio horrek ezinbestean behartzen gaitu gure ekoizpen-estrategiak birdiseinatzera. Enpresek mundu osoko hornidura-kate konplexuetatik (hainbeste arrisku intrintsekorekin) tokiko hornidura-kateetara igaro behar dute, arrisku txikiagoa eta malgutasun handiagoa dakartenak bezeroen banakako beharrei erantzuteko.
Hala ere, krisi hau Europarentzat ere aukera handia da!
Merkatu oso handia eta dibertsifikatua dugu, ekonomia indartsuak ditugu, eta esperientzia frogatua eta fabrikazioan kalitate handikoa. Baina, oraintxe bertan, fabrikazio eta manufaktura aurreratuko Europako industriak merkatuaren behar berrietara egokitu behar du, bai eta hornitzaileen eta hornikuntzaren egituretan izandako aldaketetara ere. Europako Industria Berreskuratzeko Plana definitu behar dugu, European Green Deal ekimenarekin bat etorriz, berrikuntzan, gaitasun berrietan eta teknologia berrietan inbertitzea ardatz izango duena, Europan Soberania produktibo, teknologiko eta digitala ziurtatzeko.
1. Eraldaketa digitala bizkortzea
2. Hornitzaileen sareak indartzea
3. Ikerketa eta berrikuntza baliatzea
4. Enpresa eta negozio-eredu arinak, azkar ikastekoak eta datuetan aberatsak sortzea
5. Talentua eta kultura digitala bultzatzea
6. Europako Itun Berdea (European Green Deal) gauzatzea
Lotutako informazioa deskargatzea: WhitePaper_MakingEuropeStronger_ES.pdf - PDF 1.193 MB / White_paper_Making_Europe_stronger_EN.pdf - PDF 1.175 MB /