RTVE eta Vicomtech elkarlanean ari dira ikus-entzunezko edukien irisgarritasuna bultzatzeko

15.10.2020

RTVEko zuzendari nagusi korporatiboak, Federico Monterok, eta Vicomtech fundazioko zuzendari nagusiak, Julián Flórezek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute IDAZLE, azpititulu automatikoak sortzeko plataforma proiektuko probak garatzeko. Proiektu hori edukietarako irisgarritasunari buruzko "Impulsa Visión RTVE-Empresas" bultzatzeko I. Deialdiaren barruan hautatu da.

"Impulsa Visión - Empresas" ekimena da, RTVEren Ikuspegiaren esparru orokorraren barruan, erakunde publiko eta pribatuei, erakunde akademikoei eta korporazio publiko horrekin lankidetzan aritu nahi duten fundazioei zuzentzen zaiena, eta haien instalazioetan eta ekipoetan testatzen ditu ikus-entzunezkoen arloko proiektu eta produktu berritzaileak edo eraldatzaileak, RTVEk erabilgarritasun praktikokotzat jotzen dituenak.

Vicomtech zentrak aurkeztutako IDAZLE proiektua "speech to text" sistema aurreratu bat da, Estatu osoko hizkuntza ofizialean nahiz autonomia-erkidegoetako koofizial batzuetan erabil daitekeena, eta automatikoki "ikasteko eta hobetzeko" gai dena, Inteligentzia artifizialeko teknologia aurreratuari esker, RTVEko plataformek eskaintzen dituzten edukietarako sarbidea errazteko eta erabiltzaile-esperientzia hobetzeko.

Probak 2020ko urrian hasiko dira, hiru hilabetez luzatuko dira, beste hiru hilabetez luzatzeko aukerarekin, eta Vicomtech-eko eta RTVEko talde misto batek parte hartuko du.

Hala, bi erakundeek, bakoitzak bere arloan erreferente, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua indartzen dute, gizarteari eskaintzen zaizkion produktuak eta zerbitzuak handitzeko eta hobetzeko helburu praktikoarekin.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak