Vicomtech Zentro Teknologikoak eta RTVEk azpititulu automatikoa hobetu dute

12.04.2021

Vicomtech-eko Lengoaia Naturalaren eta Hizkuntzaren Teknologien Zuzendaritzak, TVEko Irisgarritasun eta Ingeniaritza Unitateekin lankidetzan, azpititulu automatikoen esparruan kalitatea eta produktibitatea hobetzeko probak egin ditu. Ekimen hau Ikus-entzunezko Edukien Irisgarritasunera bideratutako Enpresen Ikuspegia bultzatzeko I. Deialdiaren esparruan burutu da, Impulsa Visión Empresas.

IDAZLE plataformak automatikoki aurrez grabatutako ikus-entzunezko edukien azpitituluak sortzen ditu, algoritmoak eta adimen artifiziala uztartzen dituen ikuspegi mistoan oinarrituta. Zehazki, gai da ikus-entzunezko eduki ugariren audioa testura transkribatzeko, bai eta transkripzio horiek kapitalizatzeko, puntuatzeko eta segmentatzeko ere.

TVEko hainbat programetako azpitituluen kalitatea eta azpititulu automatikoen post-edizioaren eraginkortasuna ebaluatu dira. Honetaz gain, probek parte hartu duten TVEko unitateek egindako hobekuntza-iradokizunak jasotzeko balio izan dute.

Erabilitako prozeduratik bereizgarri gisa, aipatzekoa da TVEko azpititulugileen % 57ak parte hartu dutela. Hauek banaka ikus-entzunezko lau eduki post-editatu dtuzte, IDAZLE plataforma aurretik ezagutu  gabe. Hain populazio-lagin handia benetan salbuespenezkoa da. Horregatik, ateratako ondorioek errealitate operatiboari erantzuten diote eta erabaki arrazoituak hartzeko aukera ematen dute.

Emaitzak oso onak izan dira. Alde batetik, egiaztatu da IDAZLEk transkripzio argia eta ulergarria ematen duela, eta ebaluatutako batez besteko kalitatea 5 puntutik 4 puntukoa da. Horrek esan nahi du, batez beste, transkribatutako testuaren % 10 eta % 25 artean post-editatu behar dela. Eta, bestetik, egiaztatu da azpitituluak jartzeko batez besteko denbora ia erdira murrizten dela eskuzko azpitituluekin alderatuta, eta, horrela, batez besteko produktibitatea bikoiztu egiten dela.

Balio horiek oso handiak dira. . IDAZLEK aurretik hobetzeko potentziala du, bai plataformaren hobekuntzaren aldetik, zein erabiltzaileen prestakuntza eta entrenamendu aldetik etorriko dena.

Horrek guztiak elkarlanean jarraitzera bultzatu ditu RTVE eta Vicomtech, Espainiako irrati-difusioaren barruan erreferentzia bihurtuko den irtenbide bat lortzeko eta, era berean, ikus-entzunezko eduki grabatuak azpitituluak behar dituen edozein entitaterentzat guztiz baliagarria izango dena.

Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro teknologiko bat da, zein Artificial Intelligence, Visual Computing & Interaction – etako tekonologietan espezializatua dagoen. Vicomtech-en teknologiak ikertu eta garatzen dira merkatuaren eskariari erantzunez eta enpresei irtenbide berritzaileak emanez.

Impulsa Visión Empresas RTVEren ekimena da, RTVErekin modu praktikoan lankidetzan aritu nahi duten erakunde finkatuei zuzendua, RTVEko instalazioetan eta ekipoetan ikus-entzunezkoen sektoreko teknologia-arloan dituzten proiektu eta produktu berritzaileak probatuz.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak