Proiektu garrantzitsuak: ETORTEK (HIZKING21, TARVITEK)
23.11.2004
Vicomtech-IK4 Eusko Jaurlaritzaren Etortek programako bi proiektutan lanean ari da:
- HIZKING21 : Vicomtech-IK4-ek lideratzen duen Infoingenieritza Linguistikoko proiektua, Eusko Jaurlaritzaren ikerketa estrategikorako ETORTEK deialdian kokatua dago. Proiektu hau Euskal Herriko ikerketa zentro eta talde ezberdinen (Vicomtech-IK4, Elhuyar, Robotiker, E.H.U./U.P.V. Aholab, E.H.U./U.P.V. IXA) proposamen baten emaitza da.
Vicomtech-IK4-en funtzioa Euskal Autonomi Erkidegoaren eta nazioarteko teknologia alorren artean zubi-lana egitea da. Helburua berrikuntza eta garapen beharrei aurre egitea da, elkarrekintzazko eta komunikaziozko teknologiak garatuz; beti ere konputagailu bidezko grafikoen eta multimedia teknologien azken ikerketetan oinarrituz.
- TARVITEK : Alegiazko Errealitateari buruzko ikerketa estrategiko proiektua Zientzia, Teknologia eta Eraberritzearen Euskal Sarea dauden CEIT, EUVE,LABEIN eta Vicomtech-IK4 zentroek elkarrekin egindako proposamen bat da. Hauen helburu nagusia, oinarrizko ikerketa, gaur egungo globalizazio ingurunean ditugun beharretara orientaturik dagoen alegiazko errealitatea indartzean datza, Euskal Autonomia Erkidegoko helburu zientifiko teknologiko, enpresarial eta sozialei laguntzeko.