29.11.2021

Abenduaren 3a "Euskararen Nazioarteko Eguna" gerturatzen ari da, eta Vicomtech-ek, aurreko urteetan bezala, parte hartuko dugun ekimenen berri eman nahi dizue.

Hasteko, aste honetan, azaroaren 29tik abenduaren 5era, euskara sustatuko dugu Baietz Vicomtech-en Euskaraz! ekimenarekin. Vicomtech-en honako jokabide hauek bultzatzean datza ariketa hau:

• Elkarrizketak euskaraz hastea. Euskara ulertzen duten ezagun eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz izatea.

• Lankideen artean euskaraz hitz egitea, guztiek euskaraz badakite.

• Solaskideak euskara ulertzen duenean, elkarrizketan euskara mantentzea, nahiz eta solaskidea ez hitz egiteko gai izan.

Gainera, Egunean Behin joko/aplikazioaren barruan, Vicomtech-ek langileen artean osatutako talde bat du, eta lankideei bertan leihatzeko erronka luzatzen zaie. Euskarazko tribiala da, eta egunero 10 galdera erantzun behar dira, minutu batean, gai ezberdinen inguruan: literatura, pertsonaiak, kirola, matematika…

 

Vicomtech-en euskara sustatzeko ekimenak bultzatzen ditugu. Gure konpromiso sozialaren parte da gure ingurunea, gure kultura eta gure hizkuntza zaintzea. Gure sustraiak babesten laguntzen dugu egunerokoan euskararen erabilera sustatzen ahaleginduz, eta hizkuntza gizarte osora zabaltzen dugu teknologiaren bitartez.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak