Arrakastaz amaitu da Adimen Artifizialeko teknologietan oinarritutako azpititulazio automatikoko proba zuzenean
Joan den asteazkenean, maiatzaren 25ean, ONCE Fundazioak antolatutako 'Adimen Artifiziala erronka sozial berrietarako' jardunaldia egin zen. Bertan, streaming paralelo bat egin zen Vicomtech-etik azpititulazio automatikoarekin, jardunaldiaren irisgarritasuna hobetzeko
31.05.2022
Garapen berri honek bilakaera argia dakar emaitzen kalitatean, ekitaldiak eta zuzeneko edukiak azpititulatzeko orain arte erabiltzen ziren teknologien aurrean.
Emaitzak teknologiaren heldutasuna erakutsi du, eta horrek ekitaldia jarraitzea ahalbidetzen zuen, jatorrizko emanaldiarekiko segundo gutxiko atzerapenarekin, baina sinkronizazio perfektua ekarriz, audioaren eta azpitituluaren artean.
Horrela, Vicomtechek lanean jarraitzen du Hizkuntzaren teknologietan Adimen Artifizialeko tekniken aplikazioaren erreferente izaten jarraitzeko, ez bakarrik hizkuntza nagusietan, baita gutxiengoan ere, hala nola euskaran. Horrela, inguruko enpresei, administrazioei eta herritarrei balio erantsia ematen jarraitu nahian.
Hurrengo ikerketa-urratsek itzulpen automatikorako eta ahotz prozesamendurako teknologia konbinatzen dute, orain arte inoiz ikusi ez diren hizkuntzetarako (euskara, esaterako) azpitituluak eta zuzeneko itzulpen automatikoa lortu ahal izateko.
Azpititulazio automatikoko teknologia probatzeko egin zen zuzeneko emanaldiaren grabazioa, hemen dago eskuragarri: Azpititulazio Streaming Beta