Adimen artifiziala, Blockchaina, streaminga, VFX/SFX eta bestelako teknologietan oinarritutako hamar proiektu lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challenge lehiaketan

22.08.2022

Hamar proiektu teknologiko –Espainiako bost, Europako gainerako herrialdetako beste bost– lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challenge ekimenean, pertsona ekintzaileentzako eta startupetarako lehiaketa espezifiko sortu berrian. Hain zuzen ere, proiektuen garapena ikus-entzunezkoen arloan aplikagarri diren teknologietan badute oinarri. Aurtengo edizioan ekimenaren parte hartzeko 55 proiektu jaso dira guztira.

Espainiako proiektuek, gainera, aurten sortutako lehiaketa espezifikoan parte hartuko dute; ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ delakoaren –‘Spanish Screenings XXL’ Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenerako nazioarteko merkatuaren lau ardatzetako baten– parte izango da lehiaketa espezifiko hori.

Espainiako bost finalistak hauek dira: IZI Record, adimen artifizialean funtsatutako edukia lankidetzan sortzeko teknologia garatzen ari dena; Quantic Brains Technologies, ikus-entzunezko lanak osohasunean adimen artifizialaren bidez sortzea proposatzen duena; The Video Network, bideo-edukiak kudeatzeko plataforma bat, errealizadoreak balizko bezeroekin harremanetan jartzeko balio duena eta ekoizpen-prozesuaren fase guztiak biltzen dituena; eta Motmo.Pro euskal proiektua, bideoa eta partiturak editatzeko eta sinkronizatzeko plataforma, streamingean eta teknologian oinarritua. Azkenik, talde ekintzaile batek kino _GreenToken aurkeztuko du, blockchain teknologiarekin ikus-entzunezkoen industriak eragindako emisioen eta hondakinen kudeaketa digitalizatzeko proposamena egiten diguna.

Europako gainerako lekuetako proiektuei dagokienez, hauek hautatu dira: Mine S (Italia), controller modularrerako proposamen bat, sormen-prozesuaren hainbat alderdi barneratzen dituena; PentoPix (Erresuma Batua), adimen artifizialean oinarrituta dagoena eta testua 3D bistaratze bihurtzen dueña storyboardak sortzeko eta edukiaren preprodukzioa egiteko; SMASH (Erresuma Batua), blockchaineko teknologiari esker, sortzaileak plataformen eta telebisten edukien arduradunekin biltzeko jomuga duena; Violette (Danimarka), suzko armen erreplikak garatzen dituena, filmaketetan segurtasuna handiagotze aldera; eta Watchers (Erresuma Batua), streamingeko plataformei interakzio sozialerako osagai bat gehitzea proposatzen duena.

Urtebetez Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC edo business innovation centerretako batean inkubaziogunean doan sartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Epaimahai independente batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak –bat Espainiakoa eta bestea Europako beste lurralderen batekoa–, eta bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Gainera, deialdi honek 3.000 euro gehiago bideratuko ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako eta hautatutako proiektu onena saritzeko. Irabazleek eta finalistek, gainera, 500.000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute euren proiektua Euskadin garatzeko.

Lehen hiru edizioetan irabazi dituzten proiektuek arrakastaz ari dira garatzen gaur egun euren enpresa-estrategia. Largo AI izenekoak (2019) 20 herrialdetan baino gehiagotan lortu ditu bezeroak; Filmchain deritzonak (2020), bestalde, hainbat lurraldetan ere merkaturatu du bere produktua; Kinetix izenekoak (2021), halaber, Beta bertsioarekin dihardu jada, eta finantzaketa-erronda garrantzitsu bat egin du.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge sustatzen du, Zinemaldia&Technology jardunaldiaren ekimen nagusia, metaunibertsoari buruzko mahai-inguru bat barne hartzen duena. Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da, eta ikus-entzunezkoen sektorean teknologiak izandako berrikuntzari buruz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtu nahi du. Ekimen honetan parte hartzen dute Tabakalera 2deo izeneko laborategiarekin, Tecnalia, Alía (Alianza Industrial Audiovisual) eta Vicomtech.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak