Asgard Proiektu Europearra, Vicomtech Zentroak koordinatuta, 2022 Collaborative Technology Award irabazi du
Vicomtech-eko Nazioarteko Proiektuen zuzendari Seán Gainesek jaso zuen saria ekitaldian, partzuergoko kide guztien ordezkari gisa.
06.10.2022
Migrazioaren eta Barne Gaientzako Zuzendaritza Nagusiak, EBko migrazio-, muga- eta segurtasun-politikaren arduradunak, 2022ko Segurtasuneko Berrikuntzaren Sariak banatu zituen Bruselan, 2022ko urriaren 5ean. Sari horiek EBk Segurtasun Zibilaren arloan finantzatutako ikerketaren garrantzia nabarmentzen dute Segurtasuneko Ikerketaren adibide adierazgarrienak..
Gaikako sariak, proiektu bakoitzean egindako lanaren bikaintasuna aitortzen dutenak, segurtasuneko ikerketa-programak finantzatutako lau proiekturi eman zitzaizkien. Bertako ordezkariek emaitzak aurkezteko aukera izan zuten xede horrekin egin zen ekitaldian.
ASGARD proiektuak Lankidetzako Teknologia Berritzailearen Saria jaso zuen. Proiektu horrek abangoardiako tresna multzo bat garatu zuen, legea aplikatzen duten agentzientzat baliagarriak diren datu-bolumen handiak aztertzeko eta ateratzeko, auzitegiko ikerketak erraztuz eta gaitasun analitiko orokorrak nabarmen handituz.
Vicomtech-eko Nazioarteko Proiektuen zuzendari Seán Gainesek jaso zuen saria ekitaldian, partzuergoko kide guztien ordezkari gisa. Hitzaldian, proiektuaren alderdirik nabarmenenak aurkeztu zituen eta eskerrak eman zizkion Zuzendaritza Nagusiari saria emateagatik eta partzuergoko kide guztiei proiektuan parte hartzeagatik. Lankidetza bizi horri esker, emaitza oso onak eta baliagarriak lortu ziren segurtasun-indarrentzat eta, oro har, gizartearentzat.
Zorionak 2022ko Segurtasun Berrikuntzaren Sariaren irabazle bakoitzari.