Vicomtecheko Hizkuntzaren prozesamendurako taldeak nazioarteko bi lehiaketatan lehen eta bigarren saria lortu du bere teknologiei esker, Adimen Artifizialean oinarrituta
Vicomtech-eko Hizkuntzaren prozesamendurako (ingelesez, NLP - Natural Language Processing) taldeak IberLEF 2022ko LivingNER eta DA-VINCIS txapelketetan parte hartu du, eta lehen eta bigarren postuetan gelditu da, beste unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresa batzuetako taldeak gainditu dituelarik.
27.09.2022
Lehiaketa hauek Adimen Artifizialeko eta Deep Learningeko testu-prozesamendu aurreraturako teknika berrienak frogatzeko aukera ematen dute.. Aldi berean, beste talde batzuekin gaitasunak neurtzeko aukera ematen dute nazio-mailan eta nazioartean.
LivingNER 2022 nazioarteko lehiaketa da, Barcelona Supercomputing Centerreko (BSC) ikertzaileek antolatua.Gaztelaniaz idatzitako txosten klinikoetan espezie eta organismo bizidunen aipamenak detektatzeko eta desanbiguatzeko erronka proposatzen du. Erronka bi azpizereginetan banatzen da: aipamenak hautematea eta aipamenak kodetzea NCBIren taxonomian oinarrituta. Lehiaketan mundu osoko 11 herrialdetako 20 taldek parte hartu dute. Vicomtech-eko NLPko taldeak lehen postua lortu du sailkapenean, bi azpizereginetan puntuaziorik onena lortuta.
DA-VINCIS 2022 lehiaketaren kasuan, Mexikoko gaztelaniaz idatzitako tweetetan indarkeriazko gertaerik(lapurretak, istripuak, etab.) aipatzen den automatikoki detektatzean datza erronka. Vicomtech-eko NLPko taldea bigarren postuan geratu da sailkapenean, parte hartu duten 12 taldeen artean.
Aitor Garcíak eta Pablo Turónek LivingNER eta DA-VINCIS erronketarako egindako lana aurkeztu zuten, hurrenez hurren, irailaren 20an antolatutako IberLEF 2022 saioan.
Emaitza hauek NLPko taldeak aurreko urteetako lehiaketetan lortutako arrakastei gehitzen zaizkie, non lehen postuak lortu zituzten eHealth-KD 2020, CANTEMIST 2020 eta eHealth-KD 2021ean.