Vicomtech aurten ere Euskaraldiarekin bat
Zentroko pertsona kopuru handia Euskaraldian zehar ekimenean parte hartuko du. Horretarako, ahobizi eta belarriprest parte hartzeko moduez gain, zentroak hainbat ekimen propioak martxan jarri ditu
18.11.2022
Gaur, azaroaren 18an martxan jartzen da Euskaraldia, 15 egunetan zehar euskararen erabilera bultzatzen duen ekimena. Aurtengo edizioan ere, Vicomtech Zentro Teknologikoak entitate sustatzaile bezala euskararekiko bere konpromisoa berresten du.
Zentroko pertsona kopuru handia Euskaraldian zehar ekimenean parte hartuko du. Horretarako, ahobizi eta belarriprest parte hartzeko moduez gain, zentroak hainbat ekimen propioak martxan jarri ditu. Adibidez, ahobizi edo belarriprest irudia emaileko sinaduran txertatzeko aukera eman zaie pertsona guztiei eta lankideekin euskaraz aritzeko inguru egokiak sortu dira.
Bestalde, lankideen arteko harremanetan euskara sustatze aldera, VICOMETCH zentroak MINTZALAGUNA progama proposatu du. Programa hau gaur bertan hasi eta Euskaralditik haratago iraungo duela espero da. Hau mintzapraktikarako ekimena izango da, non astean behin euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartuko diren euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko aukera izan dezaten.
Honetaz gain, aurreko urteetan egin den bezala, Vicomtech-eko langileen artean EGUNEAN BEHIN aplikazio/jokoan talde bat sortu da. Egunean Behin Euskarazko Trivial joko bat da eta egunero 10 galdera erantzun behar dira gai ezberdinen inguruan.
Vicomtechen gure ingurunea, kultura eta hizkuntza zaintzen ditugu. Guztiarekin, gure sustraiak babesten laguntzen dugu. Egunerokoan euskararen erabilera sustatzen ahalegintzen gara eta hizkuntza gizarte osora zabaltzen dugu teknologiaren bitartez, adibidez, Batua tresnaren etengabeko garapenarekin. Hau da gure konpromiso sozialaren atal garrantzitsua.