Vicomtech-eko Ahots Teknologien taldearen emaitza bikainak Alabyzín-RTVE Erronkan beste behin - RTVE
Vicomtech-eko Ahots Teknologien taldeak berriki parte hartu du Albayzín-RTVE 2022 Erronkan, azaroaren 14tik 16ra Granadan egindako IberSPEECH 2022
21.11.2022
Estatuko eta nazioarteko 4 taldek aurkeztu zuten erronka, eta gaztelaniazko telebista-edukien 54 ordu transkribatu zituzten automatikoki, gai, genero eta zailtasun desberdinetako 21 programatan.
Vicomtech Zentroak 4 transkripzio-sistema neuronal aurkeztu zituen, ikuspegi eta arkitektura desberdinetan oinarrituak, eta emaitzarik onena lortu zuen, banakako sistemetan errore-tasa txikienarekin. Erronkan lortutako bigarren emaitza global onena lortu zutenek 6 sistema indibidualen fusioak osatutako sistema-multzo bat aurkeztu zuten. Honek Vicomtech-en sistema indibidual onena baino 4 hamarren gehiagoko zehaztasuna lortu zuen.
Kalitate horretako sistema indibidualak edukitzeak aukera emango dio Vicomtech-i sistema horiek askoz errazago hedatzeko benetako ekoizpen-inguruneetan. Honetaz gain, Vicomtech-en sistema indibidual onenak lortu zuen emaitzarik onena 21etik, 16 telebista saioetan. Zalantzarik gabe, emaitza bikaina da, eta berriro ere agerian uzten du Vicomtech-en transkripzio automatikoko sistemen errendimendu bikaina, merkatuko beste sistema batzuekin eta esparru zientifikoarekin alderatuta.