BATUA gure itzultzaileak hazten jarraitzen du eta orain Bizkaiera gehitzen du
Euskalki bat prozesatu eta itzulpenak euskara batura zein gaztelaniara emateko gai den lehen itzultzaile automatiko neuronala da
16.12.2022
Vicomtech-en konpromiso sendoa dugu gure ingurunearekin, gure kulturarekin eta gure hizkuntzarekin. Hasiera-hasieratik, hartutako ezagutzaren garapenean eta aplikazioan murgildu gara, inguratzen gaituen errealitate ekonomiko eta sozialaren balioak sustatzeko.
Konpromezu horren eta Vicomtech-eko taldearen lanaren ondorioz, 2019an Batua, adimen artifizialean oinarritutako euskararen itzulpen automatiko neuronalaren tresna aurreratua, gizarte osoaren eskura jarri genuen. Une horretatik aurrera, Batuaren etengabeko hobekuntzan lan egin dugu, baita hura osatzen duten Adimen Artifizialako teknologietan ere. Bide batez, zuzeneko itzulpenak ingelesez eta frantsesez egiteko aukera gehitu dugu. Orain beste urrats bat eman dugu bizkaiera gehituz eta Batua euskalki bat duen lehen itzultzaile automatiko neuronala bihurtu dugu.
Mugarri hori Labayru Fundazioa, Bizkaiko Batzar Nagusiak eta bizkaie.biz erakundeen lankidetzari esker lortu da. Izan ere, bizkaieraren korpusak, hiztegiak eta ezagutza partekatu dituzte, sistema egokitu eta zabaltzeko.
2019tik, Batua abiarazi zenetik, 70 milioi itzulpen baino gehiago sortu dira, eta 7 milioi zuzenketa inguru bildu dira, lortzen diren emaitzak hobetzen laguntzen dituztelarik. Horrek berebiziko garrantzia du eboluzionatzen jarraitzeko, adimen artifizialean oinarritutako sistemak erabiltzaileek egiten dituzten ekarpenekin ikasten baitu.
Erronka berriei aurre egiten jarraituko dugu. Batua euskazko itzultzailea osatzen eta hobetzen ari gara euskara pertsona bakoitzari hurbiltzeko xedearekin, hortara gizartearen elkarrekintzak errazteko.