Euskal Herrian lehendabiziko DVB-H emanaldiak
09.07.2007
Vicomtech-IK4 eta ETB-k Euskal Herriko lehendabiziko DVB-H (TDT-Mugikorra) emanaldia antolatu dute. Ekaineko azkeneko astean zehar FURIA proiektuko zenbait kidek Durangon izan ziren eremuko neurketak egiten, DVB-H sareen plangintza eta hedatzearen hobekuntzan laguntzeko helburuarekin. Horretarako, azken belaunaldiko DVB-H transmisore, be-igorgailu eta hargailu aurre-komertzialak erabili ahal izan dituzte.
FURIA proiektua Industria, Turismo eta Komertzio Ministerioak bultzatu du, "Programa Plan Avanz@"-ren baitan, Ikerkuntza Teknikoaren Sustapenera zuzendutako arloan (PROFIT), Espainiako Gobernuak I+G+b-ri bultzada estrategikoaren ardatzean sortutako Ingenio 2010 Programaren bitartez.
Horretaz gain, Proiektu honek Europako Batasuneko laguntza jaso du FEDER funtsen bitartez.
Lotutako informazioa deskargatzea: DVB-H.pdf - PDF 0.132 MB /