Vicomtech Zentro Teknologikoak Lehendakariaren bisita jaso du Adimen Artifizialeko teknologiarik aurreratuenak ezagutzeko
Bertako instalazio eta laborategietan barrena egindako ibilbidean, Vicomtech zentroak Lehendakariari hainbat sektore eta aplikazio-eremutarako Adimen Artifizialeko soluzio digital aurreratuenak erakutsi ahal izan dizkio
15.03.2024
Vicomtech zentroak Lehendakariaren bisita jaso du bere Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen Donostiako instalazioetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearekin eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariarekin batera.
Bisita hau Eusko Jaurlaritzari Adimen Artifizialeko Soluzio Digitaletan zentroaren aurrerapen teknologikoak erakusteko egin da, Sistema Autonomo Konektatu eta Kooperatiboetako, eta Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren Teknologietako sailetan, besteak beste.
Lehendakariak bertatik bertara Vicomtech-eko instalazioak eta laborategiak ezagutu ahal izan du. Ikertzaile batzuekin hitz egiteko aukera izan du eta abian dituzten proiektuak ikusi ditu.
Bisitaldia amaitzeko, Lehendakariak Vicomtech zentroko lantalderi hitz batzuk eskaini dizkio: "Adimen Artifizialean, hobetzeko eta aurrera egiten jarraitzeko aukera paregabea izan zenuten". Eta "gaur egun ezagutza hori gure industria-sarera eramaten duzue, soluzio digital horiek gure enpresei, unibertsitateei eta erreferentzia-zentro autonomoei transferituz", gehitu du. Laburbilduz, "gure gizarteari balioa erantsiz".