Vicomtech Zentroak Mubil Mobility Expon parte hartu du datu sintetikoak sortzeko AA Generatiboren apustuarekin, eta azpiegiturei, operadoreei eta ibilgailuei aplikatutako AA soluzioekin
Vicomtech Zentroak stand batekin parte hartu du, eta, bertan, azpiegiturei, operadoreei eta ibilgailuei aplikatutako Adimen Artifizialeko soluzioen aldeko apustua azaldu du, baita mugikortasunaren sektoreari aplikatutako datu sintetikoak sortzeko denbora errealeko erakuslea ere.
18.04.2024
Vicomtech Zentroak parte-hartze zabala izan du MUBIL Mobility Expo-n, aurreko edizioetan bezala. Topaketa horri esker, berriz ere, ekosistemako hainbat eragilerekin elkarreragina izan du, eta esperientziak, ezagutza eta beharrak trukatu ahal izan ditu.
Mugikortasun jasangarri eta fidagarriak Adimen Artifizialeko soluzio aplikatuak behar ditu hainbat esparrutan. Vicomtech-en azpiegituretara, operadoreetara eta ibilgailuetara bideratutako teknologia aurreratuak ikertzen, garatzen eta inplementatzen ari dira.
Azpiegituren esparruan, zentroak AAn oinarritutako sistema integratuak ditu, mugikortasun konektaturako, mantentze-lanetarako, mugikortasunaren kudeaketarako eta segurtasunerako. Operadoreen ikuspegitik, garapenen ardatza ibilbideen plangintza adimendunari aplikatutako teknologia, automatizazioa eta optimizazioa, multimodalitatea eta segurtasuna dira. Ibilgailuei dagokienez, kabinan monitorizazio-sistema aurreratuak, gidatzen laguntzeko sistemak, azpiegituren mantentze-lanak eta segurtasuna ikertzen eta inplementatzen ari dira.
MUBIL -en Vicomtech Zentroak aukera izan du bisitarien eskura denbora errealean AA generatiboaren frogatzaile bat jartzeko, datu sintetikoak sortzeko, benetakoak existitzen ez direnean, nahikoak ez direnean edo erabili ezin direnean. Datu horiek funtsezkoak dira adimen artifizialeko ereduak segurtasun osoz entrenatzeko, eta oinarrizko datuen anonimizazioa bermatzen dute.
Bestalde, Gorka Marcos Transferentzia Teknologikoko zuzendariak Mugikortasunaren aro berria deszifratzen: etorkizuna autonomoa da mahai inguruan parte hartu du, Irizar e-mobility, NAITEC, CRISALION Mobiliy eta Masermic enpresa edota zentroetako ordezkariekin batera, Álvaro Arrue, Basque CCAM-eko zuzendaria moderatzailea izan delarik.
Vicomtech-en standa tokiko administrazioetako hainbat ordezkarien bisita jaso du, hala nola Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Mubileko zuzendariak, besteak beste. Horrela, mugikortasunaren sektorera bideratutako zentroaren jarduera eta hainbat proiekturen bidez garatzen ari diren irtenbiderik aurreratuenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
Go Mobility by Mubil mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren azoka profesionala da, industriari eta digitalari dagokionez. Gune horretan, Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusiak biltzen dira, non mugikortasun jasangarriaren orainaldiko beharrak eta etorkizuneko erronkak konponbideak aurkitzen dituzten.