Vicomtech Zentroak Tecnosec-en parte hartu du aurten ere, segurtasunari aplikatutako adimen artifizialaren aldeko apustuarekin

14.05.2024

Vicomtech Zentroak parte hartze zabala izan du azokan. Alde batetik David Rios zentroko Segurtasun Merkatuko Arduraduna "Adimen artifiziala segurtasunean" izeneko mahai-inguruan parte hartu zuen, bestalde, sektoreari aplikatutako AAren gaitasunei buruzko hitzaldi bat eman zuen Segurtasun taldeak, eta erakusketa-gunean stand bat izan zuen Zentroak.

David Rios, Vicomtech-eko Security Business Manager, adimen artifiziala segurtasunean, delituen aurreko prozesuen automatizazioa, kriminalistika eta informazio-kopuru handien tratamendua izeneko mahai-inguruan parte hartu du, Telefónica Tech eta DLT Code enpresetako ordezkariekin batera. Honetaz gain, Vicomtech-eko taldeak sektoreari aplikatutako nazioarteko proiektuen, LAGO proiektua, esaterako, gaitasunei eta adibideei buruzko aurkezpen bat egin du, besteak beste, gobernantza-esparru eta prozedura bat diseinatzera bideratuta, datuen espazio fidagarri bat eta administrazioen eta herrialdeen arteko truke seguru bat lortzeko.

Vicomtech Zentroak segurtasunean egin duen apustua erakusketa-guneko stand batean aurkeztu du. Bertan, Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia digital aurreratuen garapenarekin eta aplikazioarekin lotutako kezkak, interesak eta beharrak partekatu dira, batez ere irudiaren eta bideoaren prozesamenduarekin eta analisi automatikoarekin, hizketaren teknologiekin eta zibersegurtasunarekin lotutakoak.

Zehazki, irudia eta bideoa automatikoki prozesatzeak eta aztertzeak aukera ematen du segurtasunaren arloko erronkei heltzeko, hala nola mugen kudeaketari, azpiegitura kritikoen eta espazio publikoen babesari eta legez kanpoko jarduerei. Bestalde, mintzamenaren eta lengoaia naturalaren teknologiak funtsezkoak dira polizia-jarduna arintzeko esku-hartzeetan eta online monitorizazioan. Horiek erabilgarriak dira, adibidez, sentimendu-analisiak egiteko, pertsonak identifikatzeko, diskurtso susmagarriak nabaritzeko, eta abar. Segurtasun digitalari dagokionez, Vicomtech-en teknologiek lagundu egiten dute iruzurrezko online jarduerei lotutako portaera transakzionalak hautematen edo identitate digitalen kudeaketa segurua egiten.

Zentroak apustu sendoa egiten du segurtasunari aplikatutako irtenbide teknologikoak garatzearen alde, Europako programa eta ekimenetan duen parte-hartze zabalak erakusten duen bezala. Izan ere, Vicomtech erreferentziazko eragile bat da nazioartean, Adimen Artifizialean oinarritutako segurtasun-soluzioen garapenean.

Programa lehiakor horien emaitzen arabera, Vicomtech, bere proposamenen ebaluazio bikainaren ondorioz, Europako Batzordeak H2020ko Sozietate Seguruen arloan gehien finantzatzen duen Estatuko zentro teknologikoa da, eta nazioko funts lehiakor horien bigarren erakunde onuraduna. Zentroa, beraz, oso kokatuta dago segurtasunerako ikerketa eta berrikuntza teknologikoko Europako programaren esparruan.

Vicomtech-en ezagutza teknologiko zabala, bere baliabideak eta Segurtasun Indar eta Kidegoen arazo espezifikoetara egokitutako irtenbide malguak garatzeko duen gaitasuna direla eta, Zentroan ikertzen, garatzen eta aplikatzen diren teknologia horiek funtsezko faktorea dira segurtasun-gaitasun aurreratuak gaitzeko.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak