MIVTech INI-GraphicsNet sarearen kide berria
01.01.2008
Panamako Ciudad del Saberren kokatuta, MIVTech Joint-Venture bat bezala sortu da, Holding Vallarino eta INI-GraphicsNet Fundazioaren artean. MIVTech-ek teknologia transferentzia eta telebista elkarreragile, simuladore eta telemedizina arloetako garapen proiektuetan lan egingo du. Zentzu honetan, Vicomtech-IK4 eta sareko beste zentru batzuekin elkarlanean arituko da.
Vicomtech-IK4 prozesu honen sustatzaile izan da eta estuki ari da elkarlanean INI-GraphicsNet sareko kide berri honekin, Hegoamerikan sortutako lehendabizikoa, bere nazioarteko presentzia sendotuz.