Vicomtech-IK4ek Kolonbiako Teknologi Garapen Zentrua aholkatzen du
01.02.2008
Corporación Eco-eficienterekin dagoen elkarlana gure ikerlari den Carlos Torok egindako bisitarekin sendotu da. Carlos Torok bere egonaldian Ikuspen Artifizial, Ontologia eta Errealitate Areagotua eta industrian beraien aplikazioari buruzko hitzaldia eman zuen. Beste batzuen artean hitzaldira Sofasa, Haceb, Incolmotos, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalaren, etab.en ingeniari eta ikerlariak joan ziren.