Vicomtech-IK4-eko proiektu bat Fraunhofer Magazin-ean
30.03.2004
Fraunhofer Magazin-aren azken edizioan, Vicomtech-IK4 partehartzaile den WIDE (IST-2001-34417) proiektua azpimarratu da. Proiektua honen helburu nagusia enpresa bateko ingeniari eta diseinugileen elkarlana bermatzeko lanabes semantiko baten garapenean datza. Vicomtech-IK4en zeregina domeinuko jakintza ontologien bidez adieraztea eta jakintza hau inferitzeko MetaLevel delakoa sortzea izango da. Emaitza edozein erabiltzailek nahi duen informazioa lortzeko grafo-bistaratze teknikak darabiltzan lanabes bat izango da, informazioa erabiltzailearen domeinuko testuinguruan emango duena.