ADAGIO - AA sortzailearen bidez egokitutako testu sorkuntza automatikoa

ADAGIO

ADAGIO - AA sortzailearen bidez egokitutako testu sorkuntza automatikoa

Teknologiak:

Language Processing

Lotutako soluzioak:

Hizkuntza eta ahots teknologiak

Proiektuaren helburua

ADAGIOren helburu nagusia Adimen Artifizialeko teknologien bidez domeinu espezifikoetara egokitu daitezkeen testuak automatikoki sortzeko sistema bat ikertzea eta garatzea da. Proiektuaren esparruan, industriaren erabilera-kasu espezifikoetara egokitutako testuak automatikoki sortzeko metodoak eta sistemak garatzen dira, hizkuntza-eredu zabalak egokituz.

 

Ikerketa eta garapena

ADAGIO nagusiki euskarazko, gaztelaniazko eta katalanezko erabilera kasuetarako garatzen da. Hizkuntzaren teknologiekin lotutako proiektua denez, hainbat motatako eta tamainatako hizkuntza-eredu sortzaile zabalak (LLM) aplikatzen dira. Egokitzapen-metodoak ikertzen dira; hala nola, zero-shot eta few-shot prompting-a, fine-tuning efizientea, eta retrieval-augmented generation (RAG) metodoak. Gainera, hizkuntza-eredu neuronalak optimizatzeko
metodoak ikertu eta garatzen dira, baliabide mugatuak dituzten inguruneetan zabal daitezkeen sistema moldagarriak lortzeko asmoz.
 

Erabilitako teknologiak

  • Large Language Models
  • Prompting & fine-tuning
  • Retrieval Augmented Generation

 

Aplikazio-sektoreak

Proiektuak hainbat sektore hartzen ditu barne, partzuergoko enpresen beharren eta erabilera-kasuen arabera. Bereziki, industriaren, osasunaren eta jarduera fisikoaren, jokoen eta marketinaren esparruetako edukien sorrera lantzen da.

 

Proiektuko bazkideak

 
Proiektuaren finantzaketa

  • SPRI taldearen Hazitek programa (2023)

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak