Hizkuntza eta ahots teknologiak
IKTak eta Media
Gure teknologiak balio handiko nitxo-soluzioak bideratzen ditu, testuen eta audioen analisiaren eta prozesamenduaren bitartez.
Vicomtech-ek teknologia propioa dauka, bai eta konputazio-azpiegitura bat eta soluzioen garapenean oso espezializatuta dagoen lantaldea ere:
- Itzulpen automatikoko sistemak, nola arlo orokorrekoak, hala domeinu espezifikokoak
- Denbora errealeko transkripzio-sistemak (adibidez: ikus-entzunezko lanetan, azpitituluak sortzeko; bideo-aktak sortzeko; etab.)
- Elkarrizketa-sistemak edo Chatbot pertsonalizatuen garapena
- Hizkuntza naturala prozesatzeko soluzioak: iritziak eta joerak detektatzea, elkarrizketen analisiak, egituratu gabeko testuen analisiak, reporting automatikoa sortzea…
Hizkuntzaren arloan ditugun teknolojiei buruz gehiago jakin dezakezu hemen: www.speechandlanguesolutions.com
- Proiektu nagusiak
- Lotutako albisteak
02.03.2023
Vicomtech-ek Inngumarekin lan egiten du Deep Learning-en oinarritutako teknologien garapenaren eta transferentziaren esparruan
InnVic izeneko proiektuaren helburua Inngumaren lehia-zaintzako sistema hobetzea da, Deep Learning-en oinarritutako Adimen Artifizialaren bidez.
13.05.2022
Vicomtech-ek Tecnosec-en parte hartzen du segurtasunari aplikatutako adimen artifizialeko gaitasunak erakusteko
TECNOSEC da maiatzaren 11 eta 12an Madrilgo Kristalezko Pabilioian Segurtasunaren eta Inteligentziaren sektoreko agente nagusiak bildu dituen ekitaldia.
25.04.2022
Nerea eta Mikel, Vicomtechetik Eusko Jaurlaritzarentzat Adimen Artifiziala duten ahots sintetikoak
Eusko Jaurlaritzak Nerearen ahots sintetikoa aurkeztu zuen joan den abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldian.
14.03.2022
Ekin, ahots bidezko lengoaia naturaleko soluzioa mantentze industrialerako
Ekin Proiektuaren esparruan, Vicomtech Zentroak koordinatuta, Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko IMH Campuseko irakasle eta ikasleak elkartu dira robotak mantentzearekin lotutako arazoak/egoerak ebaluatzeko, ahots bidezko hizkuntza naturaleko interakzio-irtenbideen bidez.
17.02.2022
Erakunde-bisita Vicomtech-en egoitzara, adimen artifizialak hizkuntzan dituen ahalmenak ezagutzeko
Estíbaliz Hernáez-ek Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak zuzendu zuen bilera.
10.12.2021
Genius, jatorrizko hizkuntza ez den hizketaren ahozko ebaluazioa
Tresna multzo bat garatzen ari dira, ikastetxeek ahozko ebaluazio-prozesuak automatizatzeko aukera izan dezaten, hizkuntzaren teknologiak txertatuta.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.