Ekin, ahots bidezko lengoaia naturaleko soluzioa mantentze industrialerako

14.03.2022

Industriako zenbait prozesuren produktibitatea errazteko eta hobetzeko helburuarekin, Vicomtech, UPV/EHU, Ikor, IMH, UZEI eta Teknikerrek osatutako partzuergoa teknikarien eta makinen arteko elkarreragin-mekanismoak garatzen eta ezartzen ari da, industria-ekoizpeneko makinekin hizkuntza naturalean elkarreragiteko beste urrats bat emateko.

Horrela, EKIN izeneko proiektuaren esparruan, Vicomtech Zentroak, UPV/EHUk eta Tekniker Zentroak elkarrizketa-laguntzaile bat garatu dute, eskuliburu teknikoetatik datorren informazioa modu interaktiboan eskuratzeko aukera ematen duena, Question Answering eta Elkarrizketa Sistemen teknologia aurreratuak konbinatuz.

Vicomtech Zentroak, proiektua koordinatzeaz gain, eskuliburu teknikoak biltzeko eta idazteko prozesua gidatu du, eta horietatik abiatuta, hizkuntza naturalean horiekin elkarreragiteko gai den teknologia garatu da. Ildo horretan, Vicomtech Zentroak eskuliburuetan jasotako informaziotik abiatuta elkarrizketa-kudeatzaileen sorrera nola automatizatu ikertu du. Bestalde, Vicomtech Zentroak Ikor Technology Center-ekin batera lan egin du aktibazio-hitzak detektatzeko eta ahots neuronala ezagutzeko ereduak optimizatzen, kostu txikiko mikroprozesadoreekin plaketan sartu ahal izateko. Gainera, zentroak euskarazko eskuliburu tekniko industrialen konpilazioan parte hartu du, eta horietatik eratorri dira sektoreko terminologia eta adierazpen garrantzitsuenak. Horiek oinarri izango dira euskarazko hizkuntza naturaleko interakzio-sistemak garatzeko ekoizpen industrialeko makinekin.

EKINeko laguntzaile naturalaren kalitatea eta erabilgarritasuna baliozkotzeko eta ebaluatzeko, Fabrikazio Aurreratuko eta Digitaleko IMH Campuseko irakasle eta ikasleek Teknikerren instalazioetara jo dute, roboten mantentze-lanekin lotutako arazoak/egoerak baloratzeko.

Robotak eskuliburuetako informazioari lotuta daude, eta, beraz, EKINeko laguntzaile naturalarekin elkarreraginean arituz, planteatutako arazoak konpontzeko beharrezkoa den informazio guztia lortzen saiatu dira, eskuliburuetan informazioa bilatu beharrik gabe.

Erabiltzaileek, kasu honetan, irakasleek eta ikasleek, hizkera naturalean hitz egin dute, eta laguntzaileak informazio garrantzitsua pantailan aurkeztu die.

Esperimentazio horrek EKIN proiektutik espero zen emaitza nagusietako bat ebaluatzeko balio izan du: eskuliburu teknikoetan oinarritutako mantentze-prozeduretan laguntzeko irtenbidea.

Ekin proiektuari buruz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Proiektu hau SPRIk finantzatu du Elkartek Programaren esparruan, ZTBESko eragileek RIS3 Euskadi arlo estrategikoetan egindako lankidetzazko ikerketa babesten baitu.
 

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak