Vicomtech-ek Tecnosec-en parte hartzen du segurtasunari aplikatutako adimen artifizialeko gaitasunak erakusteko
TECNOSEC da maiatzaren 11 eta 12an Madrilgo Kristalezko Pabilioian Segurtasunaren eta Inteligentziaren sektoreko agente nagusiak bildu dituen ekitaldia.
13.05.2022
Vicomtechek stand baten bidez parte hartu du ekitaldian eta bertan azaldu du Adimen Artifizialeko ereduak aplikatzearen aldeko apustua, irudiaren eta bideoaren prozesamenduko eta analisi automatikoko teknologiaren, ahotsaren eta lengoaia naturalaren teknologien eta zibersegurtasunaren bidez.
Gainera, David Riosek, segurtasunean aditua "Segurtasunerako Teknologia Berrien Aplikazioa" mahai-inguruan parte hartu du. Juan Antonio Tébar EBko Programen eta CDTIko Lurralde Lankidetzaren zuzendariak moderatu du mahai-ingurua, eta Polizia Nazionaleko, Microsofteko, SGSICSko – Barne Ministerioko eta CITCOko hizlariak izan ditu. Mahai-inguru honetan 5G teknologiarekin, Adimen Artifizialarekin eta Big Datarekin lotutako gaiak jorratu dira, besteak beste.
Bestalde, kongresu berean egin den beste ponentzia batean, David Riosek Vicomtechek Adimen Artifizialaren arloan egindako eskaintza aurkeztu du, bere esperientziatik segurtasunari aplikatua, Europako Batzordeak H2020ren Sozietate Seguruen gaian gehien finantzatzen duen Estatuko zentro teknologiko gisa.
Zentroa, beraz, oso posizionatuta dago, Europako segurtasun nazional eta indar aurreratuenekin lankidetzan garatutako ikerketa aplikatuko ibilbide sendoari esker.
Adituak azaldu duenez, Vicomtechek Adimen Artifiziala aplikatzen du segurtasun-teknologien garapenean, hiru zutabetan oinarrituta:
Hainbat iturritako bideo analitiko adimenduna, hala nola azpiegitura adimendunak, multimedia web-edukiak edo datu-baseak eta biltegiratzeko gailuak. Zutabe honen helburua Bideozaintzako eta Biometriako soluzioak garatzea da. Konponbide horietan, teknologia oso erabilgarria da pertsonak, aurpegiak, objektuak, portaerak eta gertaerak detektatzeko.
Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologiak funtsezkoak dira identitate-ordezkapenak hautemateko, iruzurra detektatzeko, informazio-bolumen handiak prozesatzeko eta sailkatzeko.
Segurtasun digitala, online jarduera kriminalekin edo identitate digitalen kudeaketa seguruarekin lotutako portaera eta transakzio anomaloak detektatzea errazten duena.