Vicomtech RENICen sartu da, Zibersegurtasuneko Ikerketarako Bikaintasun  Sare Nazionalean

21.06.2021

Vicomtech Zibersegurtasuneko Ikerketarako Bikaintasun Sare Nazionalean (RENIC)
sartu da, arlo horretan duen ezagutza partekatzeko eta gainerako bazkideekiko
lankidetza sendotzeko. 


RENIC Espainiako sektore teknologikoko zibersegurtasuneko ikerketa-zentroak
biltzen dituen elkarte bat da. Zentro horien jatorria 2013-2015 aldirako eremu
digitaleko konfiantza-plana da, 2013an Espainiako Agenda Digitalaren helburuetako
bat betetzeko garatu zena.


INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalak bultzatu zuen elkartea, ikerketa eta
garapen teknologikoa sustatzeko, industriari ezagutza eta teknologiak zabaltzeko eta
zibersegurtasunarekin lotutako I+G+b proiektuak garatzeko.


RENICek jarduera horiek guztiak egiten ditu sektore nazionalean ikerkuntzaren
lehiakortasuna hobetzeko eta hainbat erakunderen arteko lankidetzaren eta
loturaren bidez sortzen diren arazoei irtenbideak bilatzeko.


RENICen jarduerak gizarte osoari egiten dio mesede; izan ere, prestigio, ezagutza
eta esperientzia handiko erakundeek osatzen dute, eta bat egiten dute
zibersegurtasunaren arloko egungo beharrei erantzuteko.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak