Vicomtech-ek eta RTVEk azpititulu automatikoetan egindako aurrerapenak aurkeztu dituzte Ingeniaritzako Errege Akademian

12.07.2023

Vicomtech-ek eta RTVEk azpititulu automatikoaren alorreko azken aurrerapenak aurkeztu dituzte Ingeniaritzako Errege Akademian, “Adimen Artifizialak indartutako azpitituluak: automatizazioa eta zehaztasuna espainieraz” jardunaldian.

Nahiz eta azken urteotan Speech to Text edo azpititulu automatikoko teknologiek nabarmen egin duten aurrera, RTVEk beti behar izan ditu arauetan oinarritutako kalitate-baldintza eta -estandar oso zorrotzak, merkatuan dauden plataformetako batek ere bete ezin zituenak.

Horregatik sortu zen Vicomtech-en eta RTVEren arteko lankidetza, Impulsa Visión Empresas-en esparruan. Helburua da IDAZLE azpititulu automatikoen plataforma hobetzea, RTVEko azpititulatzaileen lan-fluxuan integratu ahal izateko.

Lankidetza horren eta emaitza oparoen ondorioz, aurrera egitea erabaki zen, azpitituluen segmentazioari dagokionez emaitzak hobetzeko; Speech to Text sistemek konpondu gabeko irakasgaia da, eta guztiz funtsezkoa da RTVEk ematen duen kalitate handiko azpitituluak lortzeko.

Horretarako, arauetan eta Adimen Artifizialean oinarritutako eredu hibridoa aplikatzea erabaki zen. Eta, gainera, Adimen Artifizialaren esparruan, Machine Learning eta Deep Learning ereduak erabiltzea, segmentazioan aplikatu ahal izateko azpititulu zuzena erabiltzen "ikasteko", hori baita Vicomtech-ek eskuratutako funtsezko zeregina.

RTVEko Irisgarritasun Unitateko azpititulatzaileen % 70 baino gehiago gai izan dira teknologia hori aplikatzeko prozesuan parte hartzeko. Lortutako hobekuntzak hain dira nabarmenak, ezen produktibitatea handitzeaz gain, azpititulu automatikoko prozesuaren bidez lortutako segmentazioen % 20 ukitzea baino ez baita beharrezkoa. Segmentazio horien kalitatea oso handia da, eta RTVEren eskakizunak betetzeaz gain, gaztelaniazko azpititulua behar duen edozein irrati-hedatzailerenak ere betetzen ditu.

Horrela, prozesuaren xehetasunak eta emaitzak aurkeztu ziren Ingeniaritzako Errege Akademian, eta Vicomtech-ek emandako sistemak sortutako azpitituluen zuzeneko erakustaldia egin zen, inolako ukiturik gabe. Denek bat egiten dute beren eguneroko jarduera asko errazten duen tresna dela, eta beren lana nabarmen errazten duen plataformatzat hartzen dute.

Zalantzarik gabe, lankidetza hori abiapuntua da azpititulatzaileen jardueran paradigma-aldaketa bat ezartzeko, eta, horrez gain, hobekuntzak sartzen ditu RTVEk erabiltzen duen azpititulu-zerbitzuaren kalitatean.

Vicomtech-en izenean, María Teresa Linaza Doktorea, Erakunde Harremanetarako eta Sustapenerako zuzendaria, eta Arantza del Pozo Doktorea, Mintzamenaren Teknologien zuzendaria, bertaratu dira.

 

* Irudia: Jardunaldian parte hartu dutenak

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak