Etxez etxeko laguntza-zerbitzuak planifikatzeko, emateko eta kudeatzeko sistema adimendunaren bideragarritasuna aztertzea, kontsumo elektrikoari buruzko datuen monitorizaziotik abiatuta.

Monitorizatu

Kontsumo elektrikoko ohituren monitorizazioak eta adimen artifizialean oinarritutako teknologien erabilerak adinekoei lagundu diezaiekete erabat eta independenteki bizitzen, eta lasaitasuna eman diezaiekete beren familiei eta/edo etxez etxeko arreta-zerbitzuak ematen dituzten enpresei. Horrela, adineko pertsonei konfiantza ematen zaie denbora gehiagoz etxean bizitzeko, pribatutasuna edo duintasuna arriskuan jarri gabe, eta seguru sentitzen dira, osasun-arazoren bat izanez gero, laguntza beti eskura izango dutela jakinda.
Testuinguru sozial eta teknologiko horren barruan, MONITORIZATU proiektuak, aldi berean, honako hauek hobetu nahi ditu: i) etxeko laguntza-zerbitzuen erabiltzaileei ematen zaien arreta; ii) zaintza-prozesuak eta laguntzaileen lan-karga murriztea; eta iii) zerbitzuaren iraunkortasun ekonomikoa, zehazki honako egoera hauei helduz:
Laguntza-zerbitzuen erabiltzaileen bizi-kalitateak okerrera egin duela adierazten duten portaeren edo ohituren aldaketak goiz detektatu nahi dira. Horrela, neurriak azkarrago eta zehatzago hartu ahal izango dira.
Arriskutsuak izan daitezkeen egoeren alarma ematen duten gertakari anomaloak detektatu nahi dira, beste mota bateko portaeren zantzuak.
Laguntza-zerbitzuen erabiltzaileen segurtasuna handitu nahi da, era horretan haien autonomia eta bizi-kalitatea hobetuz.
Senitartekoen lasaitasuna eta konfiantza areagotu nahi dira, senideek horrelako laguntza-zerbitzuetan jasotzen duten arretari dagokionez.

Proiektuaren asmoa da arrisku-egoerak antzemateko metodologia urrunekoa eta ez-inbaditzailea erabiltzea. Horri esker, zerbitzua biztanleriaren atal zabalagoetara zabaldu ahal izango da, bizi-itxaropenaren hazkundearekin eta zaintzaileen kopurua funtsean egonkor mantentzearekin bat etorriz.
Metodologiak tresna berriak erabiliko ditu, Adimen Artifizialeko sistemetan oinarrituak, zerbitzuaren erabiltzaileen etxebizitzetako ohiko kontsumo-ereduetan (bereziki elektrikoetan) aldaketak goiz detektatzeko gai direnak. Kontsumo-patroien aldaketa horiek zaintza-taldearen zaintza- eta esku-hartze beharrak goiz detektatzeko erabiliko dira.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak