Irudi medikoetarako software gailuak
eOsasuna eta Ongizatea
Gailu medikoen garapenean eta informazio-prozesamendu aurreratua behar duten beste produktu teknologiko batzuen garapenean laguntzen dugu.
Irudi medikoak aztertu eta ikusteko eta informazioaren ustiapen aurreratuko teknologia espezifikoen bitartez (hurrenez hurren, MIST® eta PARSEC®), eta daukagun eskarmentuari esker, hauek bideratzen ditugu:
- Irudi medikoaren osagairen bat daukaten edo informazio kantitate handiak sortzen dituzten gailu medikoak ikertzeko, garatzeko eta baliozkotzeko prozesuak garatzea.
- Plangintza kirurgikoa egiteko, ebakuntzaren simulaziorako eta ebakuntza osteko ordenagailu bidezko jarraipenerako sistemak sortzea.
- Irudien azterketa masiboan eta ikaskuntza sakonean oinarritutako behaketa, diagnostiko eta erradiologia kognitiboko sistemak garatzea.
- Irudiz gidatutako kirurgia eta kirurgia robotikoko sistemak garatzea.
- Laguntza-teknologia mekatroniko, ziberfisiko eta robotikoak garatzea.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.