Tren motor adimendunaren modelatze digitala konektatutako autobus elektrikoentzat
IPOWER 40
Irizar Taldea asmo handiko proiektu honen buru da. Bere helburua elektromugikortasun-soluzioen eraldaketa digitala bizkortzea da, Euskadik autobusen fabrikazioaren sektorean nazioarteko erreferente izaten jarrai dezan. Horretarako, proiektua bi zutabetan oinarritzen da: lehena, ibilgailua bera sortzea eta hobetzea, eta bestea, industria horren eraldaketa digitala. Bigarren zutabe honetan, biki digitalak garatzea, V2X komunikazioa, zerbitzu berriak sortzea, errealitate areagotua txertatzea eta gailuak eta komunikazioak sekurizatzea aurreikusten da.
Vicomtechen parte-hartzea ITS-Securityrekin batera parte hartzen dugun sekurizazio-lanen barruan sartzen da. Zehazki, gure zeregina adimen artifiziala eta ikusizko analyticsa aplikatzea da, portaera-patroiak normalak, anomaloak edo arriskutsuak diren detektatzeko eta sailkatzeko, bai eta eredu horiek elkarren artean bistaratzen laguntzeko ere. Horrela, sektorearen funtzionamendu zehatzerako bereizitako detekzio-tresna berriak sortu eta zabalduko dira, eta giza adituei lagunduko zaie mehatxuak kudeatzeko datuetan oinarritutako erabakiak hartzen.
Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.