Gidatzeko laguntza eta konektagarritasuna

Mugikortasun Adimenduna

Ibilbide luzea egin dugu gidatzen laguntzeko soluzioen garapenean eta automatizazio maila guztien ezarpenean.

Gidatzeko laguntza eta konektagarritasuna

Ibilgailugileekin eta industria laguntzaile zein garapen eragile berriekin egiten dugu lan; tartean, soluzio familia hauekin:  

  • Sentsore prozesamendu bisualean oinarritutako sistema integratuen garapena, nola ibilgailuaren kanpoaldean, hala barnealdean.

 

  • Sentsore anitzeko pertzepzioko sistemen diseinu eta garapena, automobilgintzaren estandarrekin bat etorrita. 
  • Backoffice-tresnak, konputazio-baldintza handiko adimen artifizialeko sistemen garapena optimizatzeko (big data bideoa).
  • Proiektu nagusiak
  • Lotutako albisteak

23.12.2022

Vicomtech Zentroak AWARE2ALL koordinatzen du, konektatutako ibilgailuen eta ibilgailu autonomoen segurtasuna hobetuko duen proiektu europarra, bidaiarien eta bide-erabiltzaileen aniztasuna kontuan hartuta

Vicomtech Zentroak koordinatzen du Europa osoko automobilgintzaren sektoreko 16 erakunde biltzen dituen proiektu hau. Segurtasun-istemak eta gizon-makina interfazea garatuko dira, inklusiboak eta berritzaileak, automatizazio handiko ibilgailuak hedatzeko bidea erraztuko dutenak.

23.06.2022

Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, UPV/EHUrekin batera, udako ikastaroa «Mugikortasun konektatu, iraunkor, kooperatibo eta segurua» antolatu du.

Oihana Otaegik, Vicomtech-eko Garraio eta Segurtasun Ataleko zuzendariak, ekainaren 22an egindako ekitaldian parte hartu zuen. Bertan, egoera berria ikuspegi klimatikotik eta teknologikotik errepasatzea izan zen bere jardueraren ardatza, mugikortasun berriari dagokionez.

17.05.2022

Vicomtech Zentroak Toulousen ITS European Congress-eko parte-hartzaileak gonbidatzen ditu denbora errealean proba-ibilgailuan integratutako Dynamic Map tokiko sistema probatzera

Honetaz gain, ekitaldiari lotutako hitzaldietan 4 artikulu zientifiko aurkeztuko ditu eta zentroak koordinatutako Accurate proiektu europarraren emaitzak erakutsiko dituen stand bat izango du

29.04.2022

Vicomtech Zentroak mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizatuaren erronkak azaldu ditu Go Mobility-n

Go Mobility by Mubil mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren erreferentziazko topagune profesionala izango da Europako hegoaldean. Vicomtech-ek parte hartze handia izan du, aurreko edizioetan bezala, eta, horri esker, ekosistemako hainbat eragilerekin elkartu eta esperientziak, ezagutzak eta beharrak trukatu ahal izan dira.

18.10.2019

Vicomtechek gidatzen laguntzeko sistemetan lortutako azken aurrerapenak aurkeztu ditu ITS World Congress 2019an, urriaren 21etik 25era Singapor-en

Beste urte batez, Vicomtechek ITSen (sektoreko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuena) urtero egiten den Munduko Biltzarrean parte hartzen du, Singaporren, urriaren 21etik 25era bitartean.

03.06.2019

Vicomtech ITS European Congress-ean parte hartuko du Eindhovenen erakustaldi handiarekin ekainaren 3 eta 6 bitartean

Vicomtecheko ITS taldeak behin ere parte hartuko du Europa mailan sektoreko hitzordu garrantzitsuenean

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak